Etwinning hasitako proiektua osatua

  • 2020-07-02 |

Azken berria!

Hona hemen Goienak egindako elkarrizketa proiektuaren inguruan.

 

Europako hezkuntza komunitatearen bidez,  nazioarteko proiektu batean parte hartu dugu DBH4.mailako frantseseko eta filosofiako ikasle eta irakasleak. Beste ikastetxeekin batera (Catalunya, Frantzia eta Italia, besteak beste) etwinning plataforma europearrean burutu dugu proiektu hau.

Urtarrilean jakin genuen parte hartu duten Arrasateko DBH4.mailako ikasleek diseinatutako logoak irabazi zuela proiektuaren logo lehiaketa, eta beraz gure proiektuaren logo ofiziala bihartu zen gurea.

Proiektua honakoa da:
Mujeres ignoradas, mujeres ilustres.
"Se trata de dar visibilidad a las mujeres, tradicionalmente silenciadas y olvidadas en el transcurso de la historia que se ha convertido en la historia de los hombres. Se pretende concienciar del agravio sufrido durante siglos y poner en valor las aportaciones de las mujeres, heroínas, en los diferentes ámbitos de las artes y las ciencias"

Proiektu finala liburu birtual bat osatzea izan da, gaztelaniaz eta frantsesez, emakume desberdinen bizitza eta obrarekin. Bertan ikus daiteke fitxa bakoitzean parte hartu duten ikasleen izena. Bukaeran, ‘Anexos’ atalean, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak ikus daitezke.

Hona hemen liburuaren lotura

Kalitatezko zigilua eskatuko dugu orain, Europa mailan gure proiektua aditzera emateko, ea hau lortzen dugun!