MAITE LASARI AGURRA

  • 202-12-3 |

Maite Lasa Sagasta Arrasate BHI institutuko zuzendariari erretiro eguna iritsi zaio.

Institutuan eman dituen hogei urtetako azken hamabiak zuzendari karguan eman ditu.
Bere zuzendaritzaren helburu nagusia kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea izan da: gure ikasle guztien hezkuntza premiei erantzunez eta ikastetxean elkarbizitza positiborako ezinbestekoak diren baloreak sustatuz. 2019ko abenduan Arrasate BHI ikastetxeak "Kalitatea Hezkuntzan" sarean "Kudeaketa Aurreratuari" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso zuen Diploma egindako lanaren fruitua izan da.

Arrasateko Institutuan egindako lanaz gainera, Goieskolan aritu da eta BIHEko zuzendaritzan ere eman ditu hainbat urte.

Zuzendaritza taldearen eta zuzendari karguaren lekukoa Olatz Altzua Galparsorok hartu du. Institutuak bere ibilbidea jarraituko du etengabeko hobekuntza eta berrikuntzarekin duen konpromisoari eutsiz. Zuzendaritza taldeak eta ikastetxeko lan taldeek ilusioz jarraituko dugu lanean datozen erronkak indarrez gainditzeko.

Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik, zurekin ikasitakoa ez dugu ahaztuko.

ZORIONAK eta zorte on zure bizi proiektu berrian.