JOHN ANDUEZA IDAZLEA ARRASATE INSTITUTUAN

  • 2021-03-25 |
2021eko martxoaren 18an, John Andueza idazleak, Arrasate Institutuko DBH bigarren mailako ikasleekin solasaldia izan zuen. 
 
Oso adi egon ginen John entzuten eta hark bere bizitzari buruz gauza asko kontatu zizkigun. Berak zuzendutako telesailei eta filmei buruz hitz egin zigun, eta idatzitako liburuei buruzko bitxikeriak ere kontatu zizkigun. Ondoren galdera sorta bat egin genion eta berak oso jator erantzun zigun. Amaieran bere liburua sinatzeko aukera eman zigun. Oso dibertigarria izan zen, eta denbora oso azkar pasa zitzaigun.
 
Gure ustez John Andueza idazle oso ona da eta  liburu, interesgarri, polit eta dibertigarriak egiten ditu. Irrikaz gaude bere beste liburu bat irakurtzeko!
 
 Euskara batzordeko DBH 2.mailako ordezkariak.