LGTBIfobiaren aurkako eguna 2021

  • 2021-05-14 |

Maiatzaren 14an  LGTBIfobiaren aurkako eguna aurrez ospatuko dugu Arrasate Institutuan.

Arrasate Institutuak bat egingo du Maiatzaren 17an mundu mailan ospatuko den LGTBIfobiaren aurkako egunarekin. 1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Data hori dela-eta, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualenganako errespetua aldarrikatzeko jarduera ezberdinak burutuko dira ostiral honetan Musakolako eraikinean. DBH 3. mailakoen eskutik aurkezpena etorriko da eta ondoren ikasleek egindako bideoak ikusi eta bozketa egingo dute. LGTBIfobiaren egunaren inguruko kahoot kultural bat ere egingo da eta egunari amaiera emateko kirol jarduera eta jolasak egingo dira.

Irudian, DBHko ikasleek egindako kartelak ikus ditzakegu.