OLATZ SALVADOR: BARNE DOINUAK

  • 2021-06-2 |

Kurtsoaren amaiera honetan sorpresa pozgarria izan dute DBH 3. mailako ikasleek gure Institutuan. Olatz Salvador abeslariarekin Barne Doinuak izeneko egitasmoan parte hartzeko aukera izan dute ikastetxean bertan. Literatura, musika eta emozioak uztartu dituen saioak izan dira. Poztasuna, tristura, haserrea, beldurra, harridura eta nazka oinarrizko emozio gisa harturik, emozioetan zehar bidaitu dute gure ikasleek musikaren bitartez. Hauek identifikatu eta hauek adierazteko bide artistikoen inguruan hausnartu eta eztaidatu dute. Olatzek adierazpen artistikoaren bitartez emozioen identifikazio eta hauen kudeaketa zein garrantzitsua den kudeaketa emozional osasuntsu baterako erakutsi die gure ikasleei. Hau gutxi balitz, Olatz Salvadorrek, aurten atera berri duen,"Aho uhal" laneko kantu batzuk ere abestu ditu ikasle eta irakasleen gozamenerako.