Euskararen aldeko aldarri ozena Arrasate Institutuan

  • 2021-12-15 |

2021eko Euskararen Nazioarteko Eguna giro ederrean ospatu zen abenduaren 3an. Institutuko Euskara Batzordeko ordezkariak plazara jalgi ziren eta omenaldi ezin hobea eskaini zioten euskarari. Musikak, abestiek, bertsoek, errizitaldiek… ikasgelak euskaraz blaitu zituzten.