Goieskola
- Goieskola
Debagoieneko Euskal Eskola Publikoa
Goieskola, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen proiektu bateratu bat da.
ESKORIATZA eta GATZAGAko Haur eta Lehen Hezkuntzako Luis Ezeiza ikastetxea
ARETXABALETAko HH eta LHko Kurtzebarri LH eta Kurtzebarri DBH ikastetxeak
ARRASATEko Haur eta Lehen Hezkuntzako ArrasateHerriEskola, Arrasate Institutua eta EPA Arrasate HHI
ARAMAIOko Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Martin" ikastetxea
OÑATIko Haur eta Lehen Hezkuntzako Errekalde ikastetxea eta Zuazola-LarrañaInstitutua
BERGARAko Haur eta Lehen Hezkuntzako San Martín de Agirre ikastetxea, Ipintza Institutua eta EPA Bergara HHI
ELGETAko Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola
ANTZUOLAko Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola
Proiektua
Proiektua: Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke.
Zergatia:
Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.
Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzunbeharra daukagulako.
Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.
Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gureeskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.
Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.
Helburuak:
- Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea.
- Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
- Aniztazuna balio positibotzat berreskuratu, sendotu eta garatu.
- Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatu.
- Ikasleek, jarrera eta ideiak ispiritu kritikoz aztertu dezaten lagundu.
- Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakutsi.