
Azken berriak
2023-07-10| BATXILERGORAKO MATERIAL DIDAKTIKOA 23-24
2023-06-27| IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOAK
2023-06-27| IKASTETXE KLIK PROIEKTUAREN EMAITZAK
2023-05-31| UKITZEKO ARTEA ERAKUSKETA INSTITUTUAN
2023-05-31| BAGA BIGA HIGA hitzaldi-kontzertua
BATXILERGORAKO MATERIAL DIDAKTIKOA 23-24
- 2023-07-10 |
Batxilergoan erabiliko den material didaktikoa:
Batxilergoko 1. maila
Batxilergoko 2. maila
IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOAK
- 2023-06-27 |
Ikasturtea ondo amaitzeko, DBHko ikasleek bi eguneko txangoak egin ahal izan dituzte:
Udalara
Kurtze Txikira
Zaratutz-Getariara
Hemen dituzue argazki batzuk
![]() |
![]() |
IKASTETXE KLIK PROIEKTUAREN EMAITZAK
- 2023-06-27 |
Ikasturtea amaitzear dugun honekin kurtsoan zehar gure ikasleek Ikastetxe Klik! proiektuaren bidez hainbat ekintza burutu dituzten ikastetxeko energia kontsumoa aurrezteko. Neurri hauek eraginkorrak izan direla ikus dezakegu honako datuak aztertuz:
· Elektrizitatearen kontsumoa %6 murriztu da.
· Gasaren kontsumoa %14 murriztu da
· Gasoleoa %24 murriztu da.
· Uraren kontsumoa ez da lortu murriztea beheko eraikinean egondako ur isuri baten ondorioz, baina ematen den barne kontrolaren eraginez garaiz ohartzeko aukera izan genuen.
Neurri guzti hauen ondorio da aurreztu dugun diru guztia. Une hauetan ia-ia 10000 euro goaz aurreztuta energia kontsumoaren murriztearen ondorioz eta hurrengo ikasturtera begira neurri zehatzagoak hartzeko asmoa dago.
Klikatu logopan ikasleek egindako bideoa ikusteko. |
UKITZEKO ARTEA ERAKUSKETA INSTITUTUAN
- 2023-05-31 |
Arte Erderren Bilboko Musueoak antolatutako erakusketa gure ikastexean egon da maiatzaren 23tik ekainare 5era arte.
Gure ikasleek esperientzia berritzaile horretaz gozatu ahal izan dute:
ITSUENTZAKO PROIEKTU BERRITZAILEA
Erakusketa honen bidez, gero eta publiko gehiagorengana zabaldu nahi dute irisgarritasuna, eta arte hezkuntza-tresna gisa duten jardueren bidez susta nahi dute haren garapena.
Ikusmen-urritasuna duten pertsonei artelanak ezagutzeko ematen dien teknika aintzindari bati eskez, museoaren bilduma iraunkorreko maisulanak artean aukeratutako zortzi koadro dira hekuntza-proposamen honen parte. Teknika honen irudi lauei testurak eta erliebeak ematen dizkie bereizmen handiko argazkietatik abiatuta, eta Didú izeneko teknikarekin eginda, Estudios Durero enpresak garatuta.
![]() |
![]() |
BAGA BIGA HIGA hitzaldi-kontzertua
- 2023-05-31 |
Kurtsoaren amaiera honetan Batxilergo 1.mailakoek sorpresa itzela izan dute. Kultura Eskolak antolatuta Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak eskainitako BAGA,BIGA,HIGA hitzaldi kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute.
Euskal kantagintzaren bilakaeran inguruan hitz egin dute, 1900eko lehen grabaketekin hasi eta hamarkadaz hamarkadako gertakari sozial politikoak musikarekin lotu dituzte. Ikasleei ere euskal kulturan esanguratsuak diren kantak kantatu dituzte: Eperra, Loretxoa, Lau Teilatu, BagaBigaHiga..
Luxua izan da honelako ikuskizunaz gozatzea!
![]() |
![]() |
AEDko LITERATUR LEHIAKETA 2023
- 2023-05-31 |
2023 AEDk antolatutako literatur lehiaketan Arrasate Institutuko Malen Morras eta Jare Urrutia ikasleak izan dira sarituak.
Zorionak !
PROIEKTU ARTISTIKOEN ERAKUSKETA
- 2023-05-29 |
Proiektu Artistikoak ikasgaia lehen aldiz landu da ikasturte honetan eta orain aurkeztutako erakusketa, azken hilabetetan garatutako esperimentazio prozesuaren emaitza da.
Batxilergo Artistikoko ikasleek, taldeka gai baten gaineko ikerketa artistikoa osatu dute eta teknika, zein baliabide ezberdinetako artelanak sortu dituzte. Maiatzaren 15etik 26ra bitarte Arrasate BHIko ikasle-txokoan izango dituzue ikasleek sortutako lan interesgarri hauek erakusgai.
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
EKONOMIA IKASLEAK LABORAL KUTXARA
- 2023-05-29 |
1. Batxilegoko ekonomiako ikasleen bisita Laboral Kutxaren egoitzan egon dira
ULMA PACKAGING ENPRESARA BISITA
- 2023-04-28 |
Apirilak 21, 1. eta 2. Batxilergoko Teknologiako ikasleak Ulma Packaging enpresa bisitatu zuten
![]() | ![]() | ![]() |
IKASTETXE KLIK LOGOA
2022-2023 ikasturtean Eskola Agenda 2030-en barruan Ikastetxe klik proiektua gauzatzen ari gara. Helburua da, ikastetxeko energia kontsumoa murriztea.
Proiektu honen harira ikasleak hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten eta horretako bat logo lehiaketa izan da.
Lehiaketa horren irabazlea Txomin Oñate Ezpeleta izan da honako logoarekin.
![]() |
ARTE BATXILERGOKO IRTEERA DIDAKTIKOAK
- 2023-04-21 |
Arrasateko EMAUSera bisita
Martxoaren 23an, Gizarte Zientzietako eta Artistikoko Batxilergoko ikasleekin Arrasateko Emausen izan ginen. Bertan, berrerabilitako jantzi, altzari edo elektrogailuen eskaintza eta konponketa egiten dute, hain beharrezkoa dugun jasangarritasuna sustatuz. Bisita gidatuan jasotzen duten produktu guztien kudeaketa eta salerosketa prozesua azaldu ziguten.
Bilboarte eta Guggemheimera bisita
Batxilergoko lehen eta bigarren mailako Artistikoko ikasleekin, martxoaren 29ean Bilbora bisita egin genuen. Lehenik Bilboarteko egoitzan bisita gidatua egin genuen, bertako zein mundu mailako artista gazteentzat egonaldiak eta sormen-eremuak eskaintzen dituen fundazio publikoa da Bilboarte. Ondoren eta Guggenheim museoaren 25. urteurrena baliatuz, Bilboko museora joan ginen Joan Miró eta Oscar Kokoschka artisten erakusketa ikustera.
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
GURE IKASELAK GALDEGAZTE SAIOAN
- 2023-04-30 |
Batxilergo 1.mailako gure ikasleak Leire Etxezarreta musikari arrasatearra elkarrizketatu dute Galdegazte saioan. Programan Uxue Arana, June Ballesteros, Iraide Onaindia, Naia Osinaga, Araitz Lizarriturri eta Nora Zeziagak hartu dute parte. Klikatu hemen elkarrizketa osorik ikusteko!
Milesker, Leire!
goiena.eus irudia |
BARATZA ETA LOREZAINTZA
- 2023-03-23 |
Arrasate BHI institutuko ikasleek HEDATZE progaramaren barruan proiektu zoragarria daukate esku artean:
“BARATZA ETA LOREZAINTZA”
Asteroko lana egiten dute, belar txarrak kentzen, landareak landatzen, landareak ureztatze etab. Lan eder horren jarraipenari esker elikagai zoragarri eta ekologikoak lortu dira ikastetxeko patioko berotegian eta lorontzietan: letxugak, kolifloreak, azak, azalorea, borrajak, azelgak etab.
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
36ko GERRA ZIBILA INTXORTAN
Otsailaren 27an, Intxortara (Elgeta) irteera egin genuen Batxilergoko 2.mailako ikasleekin. Bertan, Gerra Zibilean Euskal Herrian gerrako frontea egonkortzea ahalbidetu zuen lubaki lerroa bisitatu genuen, baita Gerra Zibileko interpretazio zentroa ere. 1936ko udazkenean hasi eta 1937ko udaberrira arte egon zen gerrako frontea bertan. Gudarien neguko gogortasuna ezagutu ahal izan zuten inandako eguraldi nahasia dela eta.
![]() |
|
LA CASA DE BERNARDA ALBA ANTZELANA
- 2023-01-26 |
Urtarrilaren 26an 2. batxilergoko ikasleak Bilboko "Campos Eliseos" antzokian egon ziren "La casa de Bernarda Alba" antzezlanaz disfrutatzen.
Egun polita izan zen.
![]() |
![]() |
![]() |
JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
- 2022-12-19 |
![]() |
![]() |
IKASTETXE KLIK PROIEKTUA
- 2022-11-28 |
Ikastetxe-Klik, Debagoieneko ikastetxeetan energia aurrezpena sustatzeko proiektuan parte hartuko dugu.
Energia garbi eta merkeena, kontsumitzen ez dena! lelopean, Ikastetxe-Klik proiektua burutuko da oraingo ikasturtean Debagoieneko hamar ikastetxetan.
|
Proiektuan parte hartuko duten ikastetxe publikoak hauek dira: Aretxabaletan, Kurtzebarri eskola; Arrasaten, Arrasate herri eskola eta Arrasate institutua; Bergaran, San Martin herri eskola; Elgetan, Elgetako herri eskola; Eskoriatza, Luis Ezeiza herri eskola eta Oñatin, Oñatiko instituta eta herri eskola
Informazio gehigarria hemen
SURF IKASTAROA
- 2022-10-27 |
DBH 3.mailako ikasleak surf hastapen ikastaroa egiten egon dira Zarauzko hondartzan.
Ondo baino hobeto moldatu dira eta jator ibili dira gure gazteak.
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
LANBIDE ORIENTAZIOKO TOPAKETAK GAZTEENTZAT
- 2022-10-19 |
Innobasquek koordinatu eta Elhuyarrek antolatuta Orona Ideora "Lanbide orientazioko topaketak gazteentzat" ekimenean parte hartu dugu.
Bertan Gipuzkoako 100 ikasle eta 20 profesional (ikerlariak, ingeniariak, matematikariak,...) parte hartu dute, helburua STEM bokazioak suspertzea izan da.
![]() |
2021-2022 IKASTURTEKO 2. BATXILERGOKO IKASLEEN PROMOZIOA
- 2022-06-21 |
2021-2022 ikasturteko 2. Batxilergoko ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!
Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.
Zuen bide berrian ZORTE ON!!!
Arrasate Institutuko Hezkuntza Komunitatea
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
MIKEL MARKEZ INSTITUTUAN
- 20100-05-03 |
Apirilaren 27an Mikel Markez kantugilearen bisita izan genuen ikastetxean. Euskal musikak azken sei hamarkadatan izandako bilakaera ardatz hartuta, bi saio eskeini zizkigun. Horietan gure jakinmina asetu eta bizipen propioak partekatu zituen. Kantuz beroturiko giroan gogotik gozatu genuen ikasleok. Hona hemen eguneko argazki bat.
Batxilergoko ikasleak
![]() |
AURREMATRIKULA BATXILERGOA 2022-2023
- 2022-03-28 |
Aurrematrikula epea: martxoak 28tik apirilaren 8ra
Plazo de prematrícula: del 28 de marzo al 8 de abril
Ate irekiak/ Jornada de puertas abiertas
Institutuan: martxoaren 30ean, asteazkenean, 18:00etan.
En el Instituto: el 30 de marzo, miércoles, a las 18:00.
Idazkaritza zabalik: astelehen eta asteazkenetan 9:00etatik 17:00etara.
Astearte, ostegun eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
Horario de secretaría: lunes y miércoles de 9:00 a 17:00.
Martes, jueves y viernes de 9:00 a 15:00.
![]() |
MARTXOAK 8- EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
- 2022-03-8 |
Arte batxilergo Diseinu ikasgaian, martxoak 8 eguna ospatzeko egin dituzten kartelak aurkezten dizkizuegu.
Kartel irabazlearekin pegatinak egin ditugu eta egunean ikasle-irakasleen artean banatuko dira.
GORA NESKAK!!
![]() |
![]() |
DBH 1 eta 2ko ikasle batzuek, martxoaren 8a dela eta dantza egin zuten, hemen irudi batzuk
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
DBH MATRIKULAZIO KANPAINA 2022-23
- 2022-01-17 |
Arrasate Institutua eta gure Hezkuntza Proiektua ezagutu nahi baduzue deitu 943899478 telefonora edo idatzi zuzendaria@arrasatebhi.eus helbidera eta hitzordua adostuko dugu .
Institutuko idazkaritzaren ordutegia: astelehen eta asteazkenetan 8:00etatik 17:00etara eta astearte, ostegun eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara.

|
JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
- 2021-12-20 |
![]() |
Euskararen aldeko aldarri ozena Arrasate Institutuan
- 2021-12-15 |
2021eko Euskararen Nazioarteko Eguna giro ederrean ospatu zen abenduaren 3an. Institutuko Euskara Batzordeko ordezkariak plazara jalgi ziren eta omenaldi ezin hobea eskaini zioten euskarari. Musikak, abestiek, bertsoek, errizitaldiek… ikasgelak euskaraz blaitu zituzten.
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
BATXILERGOA: 21-22 IKASTURTEKO MATRIKULA
- 2021-06-21 |
21-22 ikasturterako matrikula epea zabalik dago
ekainaren 21etik uztailaren 6ra
Instituko idazkaritza zabalik egongo da egunero 8:30etik 14:30era
Edozein argibide edo laguntzarako Institutura deitu: 943899478
SURF IRTEERA 2021
- 2021-06-21 |
Aurten bai, posible izan da Zarautzera surf irteera antolatzea.
Argazkietan ikusten duzuenez, DBHko lehen zikloko ikasle batzuk eta DBHko laugarren mailako guztiak joan ziren ziklo amaierako sari gisa.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
OLATZ SALVADOR: BARNE DOINUAK
- 2021-06-2 |
Kurtsoaren amaiera honetan sorpresa pozgarria izan dute DBH 3. mailako ikasleek gure Institutuan. Olatz Salvador abeslariarekin Barne Doinuak izeneko egitasmoan parte hartzeko aukera izan dute ikastetxean bertan. Literatura, musika eta emozioak uztartu dituen saioak izan dira. Poztasuna, tristura, haserrea, beldurra, harridura eta nazka oinarrizko emozio gisa harturik, emozioetan zehar bidaitu dute gure ikasleek musikaren bitartez. Hauek identifikatu eta hauek adierazteko bide artistikoen inguruan hausnartu eta eztaidatu dute. Olatzek adierazpen artistikoaren bitartez emozioen identifikazio eta hauen kudeaketa zein garrantzitsua den kudeaketa emozional osasuntsu baterako erakutsi die gure ikasleei. Hau gutxi balitz, Olatz Salvadorrek, aurten atera berri duen,"Aho uhal" laneko kantu batzuk ere abestu ditu ikasle eta irakasleen gozamenerako.
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
LGTBIfobiaren aurkako eguna 2021
- 2021-05-14 |
Maiatzaren 14an LGTBIfobiaren aurkako eguna aurrez ospatuko dugu Arrasate Institutuan.
Arrasate Institutuak bat egingo du Maiatzaren 17an mundu mailan ospatuko den LGTBIfobiaren aurkako egunarekin. 1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Data hori dela-eta, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualenganako errespetua aldarrikatzeko jarduera ezberdinak burutuko dira ostiral honetan Musakolako eraikinean. DBH 3. mailakoen eskutik aurkezpena etorriko da eta ondoren ikasleek egindako bideoak ikusi eta bozketa egingo dute. LGTBIfobiaren egunaren inguruko kahoot kultural bat ere egingo da eta egunari amaiera emateko kirol jarduera eta jolasak egingo dira.
Irudian, DBHko ikasleek egindako kartelak ikus ditzakegu.
AURREMATRIKULA BATXILERGOA 21-22
- 2021-03-24 |
AURREMATRIKULA BATXILERGOAN apirilaren 12tik 23ra.
Institutua ezagutzeko ATE IREKIAK apirilaren 14 eta 15ean izango dira.
COVID-19ak sortutako egoera dela eta ikastetxeko hezkuntza eskaintzaren aurkezpena talde txikietan egingo da.
Eskatu IDAZKARITZAN hitzordua 943899478 telefono zenbakira deituz.
ASIER ALTUNA ZINEMAGILEA
- 2021-04-16 |
Asier Altuna zinema zuzendari eta gidoilariaren bisita izan dugu Institutuan. IEK II-ko ikasleek Asierren lan batzuk ikusi dituzte eta berak zinemaren munduan izandako esperientziak ezagutu dituzte.
Hitzaldia oso interesgarria izan da eta ikasleek Asierrek egindako lana eta zinemaren munduan gaur egun dituen proiektuak ezagutzeko aukera izan dute.
![]() |
![]() |
JOHN ANDUEZA IDAZLEA ARRASATE INSTITUTUAN
- 2021-03-25 |
![]() |
|
MARTXOAK 8
Diseinuko ikasgaian egindako irudia:
DBH MATRIKULAZIO KANPAINA 21-22
- 2021-1-8 |
Arrasate Institutua eta gure Hezkuntza Proiektua ezagutu nahi baduzue deitu 943899478 telefonora edo idatzi zuzendaria@arrasatebhi.eus helbidera eta hitzordua adostuko dugu.
Institutuko idazkaritzaren ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:00etara
Ostiraletan 8:00etatik 15:00etara
JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
Elhuyarreko zientzia-azokako bideo lehiaketa
- 2020-12-11 |
Gure ikasleak, Arte Batxilergoko Irudia eta Soinua ikasgaikoak, aurkeztu dira Elhuyarreko zientzia-azokako bideo lehiaketara
Bideo lehiaketan nor irabazten duen datorren astean jakingo dugu abenduaren 18an 11:30 etan onlie Streaming bidez.
Hona hemen aurkeztutako bi bideoak:
MAITE LASARI AGURRA
- 202-12-3 |
Maite Lasa Sagasta Arrasate BHI institutuko zuzendariari erretiro eguna iritsi zaio.
Institutuan eman dituen hogei urtetako azken hamabiak zuzendari karguan eman ditu.
Bere zuzendaritzaren helburu nagusia kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea izan da: gure ikasle guztien hezkuntza premiei erantzunez eta ikastetxean elkarbizitza positiborako ezinbestekoak diren baloreak sustatuz. 2019ko abenduan Arrasate BHI ikastetxeak "Kalitatea Hezkuntzan" sarean "Kudeaketa Aurreratuari" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso zuen Diploma egindako lanaren fruitua izan da.
Arrasateko Institutuan egindako lanaz gainera, Goieskolan aritu da eta BIHEko zuzendaritzan ere eman ditu hainbat urte.
Zuzendaritza taldearen eta zuzendari karguaren lekukoa Olatz Altzua Galparsorok hartu du. Institutuak bere ibilbidea jarraituko du etengabeko hobekuntza eta berrikuntzarekin duen konpromisoari eutsiz. Zuzendaritza taldeak eta ikastetxeko lan taldeek ilusioz jarraituko dugu lanean datozen erronkak indarrez gainditzeko.
Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik, zurekin ikasitakoa ez dugu ahaztuko.
ZORIONAK eta zorte on zure bizi proiektu berrian.
![]() |
![]() |
![]() |
EUSKARALDIA 2020
- 2020/11/20 |
EUSKARALDIA: Azaroaren 20tik abenduaren 4ra
ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA 2020:
Atzedenaldean institutuko patioetan LAU TEILATU eta GU ELKARREKIN abestiak kantatzen ibili gara:
![]() |
![]() |
GEHIAGO GEHIAGOREKIN GEHIAGOTAN
Etwinning hasitako proiektua osatua
- 2020-07-02 |
Azken berria!
Hona hemen Goienak egindako elkarrizketa proiektuaren inguruan.
Europako hezkuntza komunitatearen bidez, nazioarteko proiektu batean parte hartu dugu DBH4.mailako frantseseko eta filosofiako ikasle eta irakasleak. Beste ikastetxeekin batera (Catalunya, Frantzia eta Italia, besteak beste) etwinning plataforma europearrean burutu dugu proiektu hau.
Urtarrilean jakin genuen parte hartu duten Arrasateko DBH4.mailako ikasleek diseinatutako logoak irabazi zuela proiektuaren logo lehiaketa, eta beraz gure proiektuaren logo ofiziala bihartu zen gurea.
Proiektua honakoa da:
Mujeres ignoradas, mujeres ilustres.
"Se trata de dar visibilidad a las mujeres, tradicionalmente silenciadas y olvidadas en el transcurso de la historia que se ha convertido en la historia de los hombres. Se pretende concienciar del agravio sufrido durante siglos y poner en valor las aportaciones de las mujeres, heroínas, en los diferentes ámbitos de las artes y las ciencias"
Proiektu finala liburu birtual bat osatzea izan da, gaztelaniaz eta frantsesez, emakume desberdinen bizitza eta obrarekin. Bertan ikus daiteke fitxa bakoitzean parte hartu duten ikasleen izena. Bukaeran, ‘Anexos’ atalean, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak ikus daitezke.
Kalitatezko zigilua eskatuko dugu orain, Europa mailan gure proiektua aditzera emateko, ea hau lortzen dugun!
MATRIKULA BATXILERGOAN 20-21 IKASTURTEA
- 2020-06-22 |
BATXILERGOA 20-21
20-21 ikasturterako matrikula epea zabalik dago
ekainaren 22tik uztailaren 6ra
Instituko idazkaria zabalik egongo da egunero 9:00etatik 14:30era
Nora Zeziagak irabazi du AED literatur lehiaketa
- 2020-06-29 |
AED literatur lehiaketan, Arrasate Institutuko Nora Zeziagak irabazi du aurtengo edizioko Narrazio sailean 1. saria.
ZORIONAK!
ESKOLA-JARDUERA PRESENTZIALA ETENDA ETA ON-LINE KLASEEN HASIERA
- 2020-03-16 |
Martxoaren 16tik aurrera on-line klaseak emango dira Institutuan maila guztietan.
Informazio gehiago Hezkuntzako web orrian.
Ikastetxearekin kontaktuan jarri nahi bazarete, ohiko komunikazio bide guztiak zabalik daude: INIKA, Gmail-a.
Telefonoz hitz egin nahi izanez gero zenbaki honetara deitu: 610276354
ANIZTASUNETIK SORTUZ ERAKUSKETA
- 2020-1-17 |
Urtarrilaren 20tik 23ra Institutuan antolatu dugu erakusketa berezi bat:
ANIZTASUNETIK SORTUZ
Erakusketa Insitutuko Musakola eraikineaN izango da, eta bertan ikusgai egongo dira DBH 1eko, DBH 2ko, DBH 3ko, Batxilergo Artistikoko eta Ikus-entzunezko ikasleen artelanak.
Animatu eta etorri gure lanak ikustera!
Etwinning komunitatean, proiektu baten logo irabazleak
- 2020-1-17 |
4. DBHko Filosofia eta Frantseseko ikasleak Etwinning, Europako hezkuntza komunitatearen bidez, nazioarteko proiektuan parte hartzen ari dira beste ikastetxeekin batera (Catalunya, Frantzia, Italia, Bulgariakoak…)
Proiektua honakoa da:
Mujeres ignoradas, mujeres ilustres.
"Se trata de dar visibilidad a las mujeres, tradicionalmente silenciadas y olvidadas en el transcurso de la historia que se ha convertido en la historia de los hombres. Se pretende concienciar del agravio sufrido durante siglos y poner en valor las aportaciones de las mujeres, heroínas, en los diferentes ámbitos de las artes y las ciencias"
Momentuz, gure ikasleek egindako logo bat izan da irabazle proiektuaren ikurra izateko. Hona hemen lana.
JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA
- 2019-12-18 |
Asteazkenean, abenduaren 18an, Gasteizko Europa Jauregian egin zen ekitaldian ARRASATE INSTITUTUAK jaso zuen KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren eskutik.
Argazkian Maite Lasa, Institutuko zuzendaria, Diploma jasotzen.
EUSKALITeko Ebaluazio taldearekin egindako kanpo kontrastean Institutuan egiten dugun lan onaren aintzatespena jaso dugu eta aurrera begira hobekuntza bideak identifikatu ditugu.
Institutuko Zuzendaritza Taldeak Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztiok zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu: irakasle eta ez irakasle taldeari, gurasoei eta nola ez, ikasleei egunero egiten dugun ahaleginagatik. Bidean gaude! Berrikuntza eta kudeaketa hobetzeko bidean jarrai dezagun! Elkarbizitza positiboa eta elkarlanaren bidean!!
Gurekin batera, KALITATEA HEZKUNTZAN sarean dauden beste 8 IKASTETXE PUBLIKO-k Kudeaketa Aurreratuari Diploma jaso dute. Unamuno BHI, Elorrio BHI, Murumendi HHLH, Lizardi BHI, Egape BHI, Elgoibar BHI, Azkoitia BHI eta Urola BHI. Denoi ZORIONAK!!
Eskola #PublikoazHarro
Youth Empowerment 2019
- 2019-12-18 |
Youth Empowerment 2019 ekimenaren arira 1.batxillergoko ikasle batzuk Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurrera eraman den jardunaldian parte hartu dute. Bertan, eskolan egindako Europar Batasunari buruzko workshopetik ateratako ondorioak aurkeztu dituzte eta batzarkideei hainbat galdera egiteko aukera izan dute. Gainera, eskola parte hartzaile bakoitzak egindako bi proposamenekin, eskaera dekalogo bat sortu da eta Europar Batasunari helaraziko zaio. Gure ikasleek egindako eskaerak hurrengoak izan dira; hizkuntza minoritariak babestea eta bultzatzea eta gazteek euren kezka eta proposamenak transmititzeko esparruak sortzea.
TTAK! taldeak antolatutako motibazio saioa- 4 DBHKO Ikasleak
- 2019-12-17 |
DBH4ko ikasleak Arrasateko Gaztetxean izan gara TTAK! taldeak antolatutako motibazio saioan. Bertan, En Tol Sarmiento musika taldeko Iñigo Etxezarretaren esperientzia ezagutu dugu gertutik eta zenbait kanta abesteko aukera izan dugu.
Cesar Bonaren Hitzaldia
- 2019-12-9 |
Goieskolak, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoak, antolatutako Hitzaldira 700 pertsona inguru hurbildu zen.
Arrasateko Amaia Antzokia bete genuen!!
Hemen albistea goiena.eus
10 EGUZKI LABEAK BIDALI DITUGU
- 2019-12-11 |
Eguzki Labea proiektuaren baitan, ahizpatasun keinu bat gehiago egitea lortu dugu DBH 4ko ikasleek, Teknologiako eta Filosofiako mintegikideokin batera. Alex Txikonen lan-taldearen bidez 10 eguzki labe bidali berri ditugu Askolera (Pakistan). Haien feed-backa jasotzeko irrikitan gaude.
ARANTZAZU-OÑATI IRTEERA ARTISTIKOA
- 2019-12-5 |
Urtero arte batxilergo ikasleekin egiten dugu irteera bat arte ingururan.
Ikasturte honetan ARANTZAZUKO basilika eta artelanak ezagutzea ondo iruditu zaigu, izan ere Artearen Oinarrian ikasgaia ezinbestekoada XX. Mendeko euskal artea ezagutzea, eta bertan Oteiza, Basterretxea, Chillida ... eta beste batzuen obra daudela.
Bide batez aprobetxatu dugu Oñati herria ezagutzeko eta bertan bereziki SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA eta MIKEL DEUNAREN ELIZA ezagutu dugu
Hona hemen irteeraren argazki bilduma:
EUSKARAREN EGUNA
- 2019-12-3 |
Gu ere AHOBIZI, BELARRIPREST eta BIHOTZGOXO
2 DBH eta TXIMELETA gela AZAROAK-25 lantzen
- 2019-11-25 |
Institutuan Azaroaren 25eko eguna gogora ekartzeko ekintza desberdinak landu dira mailaka antolatuta.
DBH 2. mailako ikasleek Tximeleta gelakoekin talde lanean hormairudi erraldoia egin dute mezu hauekin:
"365 egun tratu txarrik gabe"
"Zaindu Maite duzun hori"
Aldarria borobiltzeko, ikasleek tximeletetan, tratu onen aldeko mezuak idatzi dituzte.
2 BATXILERGOKO IKASBIDAIA- MALTA-2019
- 2019-09-27 |
EGUNEROKOA:
2019-09-26
La Vallettara joan gara, Maltako hiriburua eta 1980tik Gizateriaren Ondare dena. Bertara ailegatzeko gure ikasleek Maltako garraio publikoa hartu dute, haien ingelesa erabiltzeko aukera bikaina izan dena!
Hiriburura ailegatzerakoan bertako arkitektura paregabeaz gozatzeaz gain, St. Elmo gotorlekua ikusi ostean, Bigarren Mundu Gerran hildakoen omenez egindako monumentora joan gara bertako paisaia txundigarria miresteko eta bide batez zenbait argazki ateratzeko.
Azkenik, hoteleko igerilekuko freskotasunera itzuli baino lehenago, hiriko katedralean azken geldialditxo bat egin dugu.
2019-09-27:
Gaurkoan Mediterraneo itsasoan murgildu gara goizean goiz. Ferry-a hartu eta irla zoragarri honen iparraldeko itsasertza zeharkatu dugu. Gida turistiko baten laguntzaz Maltako itsas historia eta eraikin historikoak ezagutu ditugu ingelesez: gudak, konkistak eta hainbat eta hainbat istorio ikaragarri. Bide batez, itsasertzeko harresi ederrak ikusteko aukera izan dugu, eguraldia lagun izan dugularik.
Jarraian, bazkari eder batekin indarberritu eta beroari aurre egiteko hoteleko igerileku zoragarriaz gozatu dugu.
Amaitzeko, herrialdeak eskaintzen duen gaueko bizitza bertatik bertara ikusteko eta gastronomiaz disfrutatzeko parada izan dugu. SEKULAKO GIROA!
2. Batxilergo ikasleek ikasbidaiarako rifaren zozketa:
- 2019-09-24 |
Institutuan ostiralean 2. batxilergoko ikasbidaiaren alde egindako rifaren zozketan 3246 izan da zenbaki saritua.
ZORIONAK!
2019-2010 IKASTURTE HASIERA
- 2019-09-2 |
Oporrak bukatu dira eta irailaren 2an irakasleok martxan jarri gara eta ikasturteari hasiera eman diogu.
Hona hemen klaustroaren argazkia:
2018-2019 4 DBH ikasleen promozioa
- 2019-06-20 |
2018-2019 ikasturteko 4 DBH ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!
Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.
Batzuek gurekin jarraituko duzue batxilergoan, besteak bide berriak jorratzera joango zarete.
Zuen bide berrian ZORTE ON!!!
2018-19 2. BATXILERGOKO IKASLEEN PROMOZIOA
- 2019-06-18 |
2018-2019 ikasturteko 2. Batxilergoko ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!
Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.
Zuen bide berrian ZORTE ON!!!
Arrasate Institutuko Hezkuntza Komunitatea
LIZARRA-2019 IRTEERA FILOSOFIKOA
- 2019-06-20 |
Beste urte batez (guztira ikastetxean 17 urte jarraian direlarik) 1. eta 2. batxiko ikasle eta irakasle batzuk Lizarrako kanpinean igaro dugu asteburua, Filosofia mintegiak antolatuta eta Normalkuntzaren laguntzaz.
Ohikoa denez, giroa bikaina izan da eta, argazkietan ikus daitekeenez, jarduerak anitzak izan dira. Hala nola, Lizarran zehar bisita historiko-artistikoa (gida eta guztiz), kirol ekintzak, “Lizarra la nuit”, eta oso mamitsuak izan diren afaloste eta goizalde filosofikoak, azken hau piszinaren inguruan burututakoa.
Datorren urtean ere bertan izango garelakoan, ondo izan!
Gipuzkoako Foru Aldundia LEHIAKETA 2019
- 2019-06-20 |
Gure kasuan Instagram bidez harremandu gara.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa hobetu eta elkarbizitzarako pausoak emateko asmoz, gaur egun gehien erabiltzen diren kanal digital berriak zabaldu ditu.
Kanal hauek modu aktibo eta formalean erabiltzeko, gida pedagogiko bat sortu du, eta hau kaleratzeko lehiaketa bat proposatu zuen.
Lehiaketa honetan, 4.dbh-ko informatikako ikasleek parte hartu zuten, eta 3 sarietako 2 irabazi zituzten instagramen bidez, Gipuzkoa eraldatzeko ideiak proposatuz. Sari bakoitza, taldekide bakoitzarentzan, goi mailako mugikor bat izan delarik.
Beraz, zorionak, Paola Salazar, Blanca Misol, Oier Gonzalez, Naia Cornes, Joseba Balanzategi eta June Dieguezi.
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/partaidetza/gida-pedagogikoa-lehiaketa
MARTERCHEF LEHIAKETA ETA EGUZKI LABEAK
- 2019-06-18 |
Master chef lehiaketa egin dugu 3.DBHko ikasleekin.
Eginiko eguzki labeekin zenbait menu prestatuko dituzte, ondo pasatu dute eta bide batez asko ikasi, hona hemen emaitzak. On egin!
Alex Txikon eta DBHn eginiko eguzki labeak
- 2019-06-12 |
Gure eguzki labeak munduan zehar bidaiatuko dute.
Ekainaren 11an, Alex Txikon gure ikastetxean egon da berak aurrera eramaten dituen proiektu solidarioen berri emateko. Horien artean, gure eguzki labeak Pakistanera eta Camerunera eramango ditu.
Gure labeek lurralde horietako biztanleentzako ekarriko dituen onurak azaldu dizkigu. Bide batez, bere K2 ko espedizioan bizitakoa kontatu digu.
Tximeleta gelako ikasleek eta DBH1. eta 2.maila
- 2019-06-12 |
Tximeleta gelako ikasleek eta DBH1. eta 2.mailakoek,elkarrekin haibat kirol egokitutako saioak burutu dituzte.
Oso esperientzia polita eta aberatza izan da,euren arteko harremanak eta enpatia garatuz eta indartuz.
Hurrengo urtean jarraituko dugu elkarlan honekin!
eskerrik asko denoi.
UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA 2019
- 2019-06-5 |
Gaurtik ostiralera batxilergo 2. mailako ikasleek unibertsitatera sartzeko ebaluazio frogak egingo dituzte Eibarko Unin.
Zorte on denori!
IRAES eta ZIG gela elkarlana: bideoa
- 2019-06-3 |
Aurten ZIG gelan bideo bat prestatu dugu “concursomedioambiente.com” lehiaketan parte hartzeko. Bideo honetan Iraes 21eko ikasleek ere partu hartu dute, eta batxilergo artistikon dauden 4 ikaslek grabaketan lagundu gaituzte. Lehiaketan ez dugu saririk lortu baina bideo hau gure kontzientziak pizteko baliogarria izango balitz guretzako saririk garrantzitsuena izango litzateke… Ikusi, zabaldu, pentsatu eta ekin!
LGTBIfobiaren kontrako nazioarteko eguna
- 2019-05-20 |
Maiatzaren 17an, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen zenez, 2. Batxilergoko Filosofiaren Historiako ikasle batzuk ikastexeko aretoan beren iritziak eta idatzitako aldarrikapenak partekatu zituzten bertan bildutako beste ikasle eta irakasleekin.
Saioa benetan interesgarria izan zen eta bertaratukoak oso gustura atera ginen.
ZIG GELAKO LANA 2018-2019 IKASTURTEAN
- 2019-05-16 |
Hemen uzten dizuegu Arrasateko ZIG gelan aurten egindako bideoa.
Lan honen helburua bikoitza da: alde batetik ZIG gelan gauden lagunok aurkeztea eta beste aldetik egunero egiten dugun lana erakustea.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.
AURREMATRIKULA BATXILERGOA 2019-2020
- 2019-04-29 |
Aurrematrikula epea: Maiatzaren 2tik 14ra
Plazo de prematrícula: del 2 al 14 de mayo
Ate irekiak/ Jornada de puertas abiertas
Institutuan: Maiatzaren 2an, ostegunean, 18:00etan.
En el Instituto: el 2 de mayo, jueves, a las 18:00.
Idazkaritza zabalik: 9:00etatik 17:00etara. Ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
Horario de secretaría: de 9:00 a 17:00. Viernes de 9:00 a 15:00.
JULEN RIBAS KOMIKILARI ARRASATEARRA INSTITUTURA ETORRI DA
- 2019-04-30 |
Julen Ribas komikilari arrasatearra gure Institutura etorri da.
Bere lanak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dugu: argiratutako komikiak eta jatorrizko lanak ekarri dizkigu.
Aprobetxatu dugu lanean jartzeko: erretrato bikoitza egin digu.
ARRASATE INSTITUTUA KORRIKAREKIN BAT
- 2019-04-5 |
Arrasateko ikastetxe guztiek korrika txikia ospatu zuten Arrasateko kaleetan 2019ko apirilaren 12an.
Arrasateko herri eskolako 6. mailako ikasleak ez zeuden eta beraiek ordezkatzeko DBH 1. mailakoak atera ginen korrika txikian euskara bultzatzera eta gurekin batera tximeleta gelakoak atera ziren. Tximeleta gelako kide bat Senia da eta oso ondo pasatu zuen korrika egunean, umez inguraturik zegoen.
Korrikan atera baino lehenago argazki batzuk atera genituen.
MAI EGURZA MARRAZKILARIAREN HITZALDIA
- 2019-03-22 |
Arrasateko udal- bibliotekatik jaso dugu gonbidapena Mai Egurza marrazkilariaren ibilbide profesionala eta lanak bertatik bertara ezagutzeko.
Arte batxilergoko eta ikus entzunezko kulturako ikaslekin joan gara eta oso esperientzia positiboa eta aberasgarria izan da ikasleek egiten dituzten lanak osatzeko.
PRENTSA TAILERREKO IKASLEAK GOIENAN
- 2019-03-25 |
Martxoaren 25ean Prentsa Tailerreko ikasleak Goienara joan zinen eta bertan erakutsi zieten zer taldek osatzen duen Goiena, zer egiten duten, zein gunetan egiten duten lana..., horretaz gain, platoa erakutsi ziguten eta baita errealizazio lanak egiten dituzten gelatxoa ere. Eta ez bakarrik erakutsi, ikasleei ere aukera eman zieten horrelako lanetan ibiltzeko.
M15 FRIDAY FOR FUTURE
- 2019-03-15 |
Martxoaren 15a da eta gure gazteak planetaren berotze globalari aurre egiteko mugitu dira M15 FRIDAY FOR FUTURE greba aktiboa eginez.
Hona hemen bilketaren emaitza bat:
MARTXOAK 8
2 Batxilergo ikasbidarako rifaren zozketa
- 2019-02-15 |
2. Batxilergo ikasleek ikasbidaiarako rifaren zozketa:
04641 zenbakia izan da, eta 1000€ irabazitako saria.
Hona hemen irabazlea, Arrasateko Ane Regodesebes Mendiaratz.
ZORIONAK!
2 BATXILERGOKO IKASBIDAIA- PRAGA 2019
- 2019-02-21 |
IKASBIDAIAREN EGUNEROKOA:
Madrilera garaiz iritsi ginen, eguna argitzen ikusi genuen autopistan eta Somosierrako gailur elurtuen artetik sartu ginen Barajasera.
Hegazkinetik, eguraldi paregabea zegoenez, Piriniotako eta Alpeetako gailur ezagunek eskaintzen zuten ikuspegiaz gozatu genuen: Monte Perdido eta Mont Blanc bertatik bertara izan genituen.
Arazorik gabe lur hartu genuen Pragan, hiria benetan esaten duten bezain ederra dela geure begiez ikusi ahal izan dugu.
Pedagogia eredu berriak praktikan jarriaz, gure ikasleak arazo egoera errealei egin zieten aurre atzo: mugikorren galera, metroaren erabilera edo txekiar hizkuntzarekin oinarrizko erabilera Pragako ostatuetan. Konpetentzia handia erakutsi zuten denek ere, eta gai izan ziren beren kabuz erronkei aurre egiteko.
Pragako kulturaz blaitzen ari gara: Malá Strana edo Alde Zaharrean zokomiran jardutea oso dibertigarria izan zen. Erloju Astronomikoa, John Lennonen murrua eta zoragarria den Karlosen zubian (Karluv Most) ere egonaldia egin genuen.
Gauak zeharo motzak dira hiri honetan. Lo azkar-azkar egitea dakargu horrek. Apenas bizpairu ordu.
Petra eta Alejandra dira gure gida prestuak. Azalpen historiko aberatsak ematen dizkigute. Imanol eta Roman bekaizkeriak jota daudela diote ikasle askok, protagonismoa lapurtu dietela eta... irakasleak ez datoz bat iritzi honekin.
Auzo Judutarra bixitatu genuen goizez. Sinagoga asko. Arratsaldean Frank Gerhyren eraikinetik hasi eta Antzoki Nazionalean barna Moldava ibaiko irletatik pasioa egin genuen. Igaraba eta beltxargak ikusi genituen.
Nekea sumatzen hasita gaude, baina benetan ahaztezina den bidaia bat egiten ari garenaren sentipena dugu.
Atzoko egunez Terezin bisitatu genuen, Pragatik ordubetera autobusez dagoen muga inguruko herria. Sudeteen eskualde historikoan dago.
Gure gidek 1938tik aurrera bertan preso izaniko Juduen bizi-baldintza inhumanoen gainean hitz egin ziguten. Gogoeta egiteko uneak izan ziren, eta ikusitakoak zirrara eragin zuten gugan. Ixiltasun hotz eta astun batek biltzen gotorlekuko adreiluzko hormak.
Arratsaldean, jada festarako aldartearekin, Pragan erreferentziala den Ü fleku garagardotegi tradizionalean bildu ginen afaritarako ikasle gehientsuenak. XV. gizalditik irekita egon den ostatua da. Zinez handia eta ederra.
Afalostean, osteratxoa eta ibai ondoko diskoteka batean bidaiaren amaieraren hasiera ospatu genuen.
Goizeko zazpiretan hoteleko alarmak jo eta su hasi dira. Su txiki bat piztu da nonbait, eta ebakuazioa burutu da hotelean. Zorionez, ezer larririk ez, uneko estuasunaz gain. Hau idazten duena eta gure patriarka Inazio izan dira alarmak esnatu ez dituen eraikineko izaki bakarrak!
DBH MATRIKULAZIO KANPAINA
- 2019-01-22 |
INFORMAZIO BILERAK
Urtarrilaren 29an, asteartean, Arrasate Institutuan, Kiroldegi ondoan.
18:00etatik 19:00etara Gaztelaniaz
18:30etik 19:30era Euskaraz
Urtarrilaren 30ean, 18:00etan, Aramaion, San Martin Herri Eskolan.
Idazkaritza zabalik: 9:00etatik 17:00etara. Ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
REUNIONES INFORMATIVAS
29 de enero, martes, en el Instituto, junto al polideportivo.
De 18:00 a 19:00 en Castellano
De 18:30 a 19:30 en Euskara
30 de enero, miércoles, en Aramaio a las 6 de la tarde en San Martin Herri Eskola.
Horario de secretaría: de 9:00 a 17:00. Viernes de 9:00 a 15:00.
JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
EUSKARAREN EGUNA
- 2019-12-3 |
Gu ere AHOBIZI, BELARRIPREST eta BIHOTZGOXO
FILOSOFIAREN EGUNA
- 2018-11-25 |
UNESKOK bultzatutako FILOSOFIAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, azaroaren 16an 2. batxilergoko ikasleak eta filosofiako irakasleok Donostiako EHUko Filosofia Fakultatera joan ginen.
Bertan filosofiako ikasleekin graduaren informazioa jasotzeaz gain, eguneko gaiei buruz aritu ginen, hala nola generoaz, gizartearen eraldaketaz, etab.
Gure ikasleen parte hartzea oso positiboa izan zen.
Fakultateko jarduerak amaituta, alde zaharrera hurbildu ginen, bertan bazkaldu eta bazkaloste filosofikoaz gozatu genuen, eguna bikain borobilduz.
UDALAITZera TXANGOA 2. DBHn
- 2018-11-8 |
Urtero bezala, Gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta,DBH 2.mailako ikasleekin Udalaitzera bira egin dugu.
irteera oso polita izan da eta gustura ibili gara!!
Debagoieneko Eskola Publikoaren 1. Jaia
- 2018-10-16 |
Arrasate, Arexabaleta, Antzuola, Aramaio, Bergara, Gatzaga, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatiko Guraso Elkarteok, Goieskolarekin batera, Jai egun bat antolatu dugu Urriaren 20an Eskoriatzan.
“HASI eta HEZI ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean, hezkuntza publikoa, hezkuntza sistemaren ardatza dela aktiboki aldarrikatu nahi dugu. Euskalduna , kalitatezkoa, inklusiboa eta ekitatiboa.
Jaiari goizeko 11etan emango diogu hasiera, eta egunean zehar hainbat jarduera programatu dira, familia giroan Jai egunaz gozatzeko.
Urriaren 20an gurekin batera Eskoriatzan ospatuko dugun Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Jaian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
4 DBH IKASBIDAIA 2018
- 2018-04-26 |
2018/04/25 Arrasatetik Jakara:
Rafting eta via ferata:
2. BATXILERGO IKASBIDAIA - BERLIN 2017
- 2017-02-21 |
Gure 2. Batxilergoko gazteak Berlinera atera dira gaur bertan. Hiri aproposa kultura, historia eta hiri giroa dastatzeko.
Egunero jarriko dugu egindakoa eta baita argazkiak ere.
2017-02 23
MARTXOAK 8 / EMAKUMEAREN EGUNA
- 2016-03-07 |
EGITARAUA :
Astelehenean eta asteartean (martxoak 7 eta 8)
Atsedenaldian: (10:30-11:00) aretoan.
Batxilergokoek egindako bideoen emanaldia.
Asteartean (martxoak 8)
Pegatinak eta lazoak banatuko dira.
Literatur lehiaketaren irabazlea jakingo da.
Gonbidatzen zaituztegu egun honetan zerbait morea jantzita ekartzea (kamiseta, zapia….)
Denon artean “ametsen zuhaitza” osatuko dugu, sexismorik gabeko ikastetxea eraikitzeko.
Hona hemen Argazkigintza tailerran eginiko posterrak eta pegatinak: